XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.2. Euskaltegiko bulegoa berritzea

Kontuan izanik gure senak esaten ziguna batetik, baina batez ere; gogoeta egin ondoren datuek adierazten zigutena, bestetik, euskaltegiko harrera-gelaren itxura aldatzea derrigorrezkoa zela ikusi genuen.

Matrikulatzeko leihatila zinema zaharretan sarrera hartzeko takilaren antzekoa zen.

Ikaslegaiak informazio eske etorri edo euskaltegiaren administrazioko langileekin harremanetan jarri nahi zutenean, harrera-gela-pasaleku estu bat eta pareta itxi batean irekitako leihatila txiki bat aurkitzen zuten.

Bezeroek atetik sartu eta euskaltegian lehenengo aurkitzen zutena, pareta bat zen.

Pareta horretan irekitako leihatilatik, bulegariaren burua ageri zela, pasaporteko argazkien itxurako norbait zuten ikasleek.

Hesi bat zegoen euskaltegiaren oztopatu eta ikaslearekin modu

egiten zuen oztopo arkitektonikoa

Pareta bat bota zen, eta egun dugun bulegoak ez du zer ikusirik aintzinakoarekin. Argitsua, irekia, hurbilekoa da eta gertutasuna islatzen du lehenengo momentutik. Euskaltegiko beste atalak horrelakoak izatea nahiko genuke, aldaketa benetan nabarmena izan dadin.

Hemen, beste zenbaitetan bezala, garrantzitsuena prozesua da, ez emaitza.

Aurrekoa baino egokiagoa izanik ere egun dugun egoera, hobetu beharra izango du, zalantzarik gabe.

Emaitza beti da hobetu daitekeena, baina emaitza ez dago hobetzerik prozesuan asmatzen ez bada.

3.3. Bigarren emaitzak aztertu

Atal honetan ikastaroan zehar baja eman zutenei egindako galdeketari ateratako emaitzak aipatzen dira.

Euskaltegian hasi berri den ikasleak jasotako lehen irudia erakutsi digu jadanik lehenengo galdeketaren emaitzak. Bigarren honek, berriz, euskaltegian jarraitu eta ia ikastaro osoa egin dutenen iritzia jakiteko.